Ekonomia -

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

EOSen enpresa-batzordeak Bingen Zupiria lan-gatazkan inplikatzeko eskatu du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak larunbat honetan egin du aurreikusita dituen greba egunetatik lehena. Gatazka konpontzen ez bada, azaroaren 21ean, 24an eta 27an errepikatu egingo dira lanuzteak ABAOn.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren enpresa-batzordeak Bingen Zupiria Kultura sailburuaren inplikazioa eskatu du larunbat honetan, sinfonikoaren lehen greba egunean.

Xabier Udabe ELAko arduradunak gogorarazi du OSE Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpe dagoen erakunde publikoa dela, "sailburuak ez badu ezer esateko, istorio hau berari ez dagokiola uste badu, bere etxera joan beharko litzateke".

Donostian, Orkestrak Miramonen duen egoitzaren aurrean, egindako kontzentrazioan egin ditu adierapen hauek Udabek 16:30ean, Bilbon ABAOren opera denboraldian Don Pasquale jo beharko zuketen ordua baino 30 minutu lehenago. Lanuzte hau dela eta, gaur 66 urtez lehen aldiz, piano batez bakarrik lagunduta aritu dira ABAOren opera denboraldian, hain zuzen ere.

"Muga guztiak gainditu dira. Gure eskariak aintzat hartuz gero bakarrik sinatuko dugu" nabarmendu du Xabier Udabek. Eskari nagusiak lanpostuen zerrenda egitea, hutsune estrukturalak Lan Eskaintza Publiko bidez betetzea, eta baja guztiak ordezkatzea dira.

Azaroaren 27ra arte daude lanuzteak deituta, beraz, akordiorik ez bada, ABAO Bilboko Opera Lagunen Elkartearen 21eko, 24ko, eta 27ko emanaldiei ere eragingo die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Lana berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Euskadiko Orkestra gaur