Itxi

2017/12/09

11:26

Ekonomia

RADIO EUSKADI

EAJk eta PPk elkarri leporatu diote Gasteizko aurrekontuak adostu ez izana

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Carmelo Barrioren esanetan, Gorka Urtaranena da errua, 'ez baitu beste buruzagi politiko batzuk duten erreflexurik, eta ez du ardura bere gain hartu. Urtarani nagia ematen dio adostasuna lortzeak’.

  • Carmelo Barrio Radio Euskadin. Argazkia: EiTB.

    Carmelo Barrio Radio Euskadin. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EAJk eta PPk elkarri leporatu diote Gasteizko aurrekontuak adostu ez izana. Popularren iritziz, alkateari "nagia eman dio adosteak" baina jeltzaleen arabera, PPk gerra eman du "Urtaranek 14 boto atera izana oraindik onartu ez dutelako".

Radio Euskadiko 'Parlamento en las ondas' tertulian, Carmelo Barriok (PP) eta Josune Gorospek (EAJ) elkarri bota diote Gasteizko udalean ados ez jartzearen ardura. Hala, Udal hori izango da 2018rako aurrekontu adosturik izango ez duen instituzio handi bakarra.

Aldiz, PPk baiezkoa eman die Arabako Foru Aldundiko aurrekontuei. Carmelo Barrioren esanetan, Gorka Urtaranena da errua, "ez baitu beste buruzagi politiko batzuk duten erreflexurik, eta ez du duen ardura bere gain hartu. Urtarani nagia ematen dio adostasuna lortzeak".

Josune Gorospek (EAJ) ondorengo erantzun dio Barriori: "Urtaran alkateak garbi izan du hasieratik esfortzua egin behar zuela aurrekontuen inguruko akordio batera heltzeko, baina, kasu honetan, PPk bere borroka partikularra egin nahi izan du Gasteizen, ez baitute oraindik barneratu Urtaranek 14 boto atera izana".

Gorosperen arabera, Urtaranekin ados jartzeko PPk "autobus elektrikoa eta tranbiaren hurrenbo proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Eta ez, Urtaranek ez ditu geldiaraziko hiriarentzat garrantzitsuak diren proiektuak".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;