Ekonomia -

HAUTAGAITZA

Espainiak De Guindos proposatu du Europako Banku Zentraleko presidenteorde izateko

Philip Lane irlandarraren hautagaitza izango du aurrez aurre Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroak.

Luis de Guindos, Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE.
Luis de Guindos. Argazkia: EFE.
Luis de Guindos, Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun ministroa aurkeztu du Marino Rajoyren Exekutiboak Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteorde izateko.

Pablo Garcia-Berdoi Espainiako Gobernuak Europako Batasunean duen Ordezkaritza Iraunkorreko enbaxadoreak igorri dio gaur gutuna Mario Centeno Eurotaldeko presidenteari, De Guindosen hautagaitza modu ofizialean aurkezteko.

Behin proposamenak jasotakoan, Eurotaldeak otsailaren 19rako adostu behar du EBZko presidenteorde kargurako bere proposamena. Ecofin Europako Batasuneko Ekonomia Ministroen Batzordeak berretsi beharko du hautagaitza, ondoren Europako  Kontseiluaren esku uzteko. Erakunde horrek martxoaren 22an edo 23an jakinaraziko du nor izango den EBZko hurrengo presidenteordea, eta ekainaren 1ean hartuko du kargua Vitor Constancio portugaldarraren ordezkoak.

Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Philip Lane Irlandako Banku Zentralaren gobernadorea da EBZko presidenteorde izateko beste hautagaia, Dublingo Gobernuak proposatuta.

De Guindosen hautagaitzaren berria zabaldu eta berehala, Espainiako Gobernuak ministroaren ibilbidea txalotu du. "Espainiako finantza sistema onbideratzeko ezinbesteko aktorea izan da", esan du Mariano Rajoyren Exekutiboak.

Pedro Saura PSOEk Kongresuan duen Ekonomia bozeramailearen iritzian, berriz, De Guindos ez da hautagai "independentea", oraingoz, ez duelako ministro kargua uzteko asmorik, "beste besaulki bat bermatu arte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Zer ari da gertatzen Europan? Espainiako Gobernua bideoak Espainia Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Europako Banku Zentralari buruzko azken albisteak