Ekonomia -

RADIO EUSKADI

Soberakina zorra amortizatzera bideratzea 'bidegabela' dela esan du Gonzalezek

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan buruzagi jeltzaleak esan du EAEko aldundiek 'kudeaketa zorrotza eta ona' egin dutela.

Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia, gaur Radio Euskadin. Argazkia: EiTB.
Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB.
Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia, gaur Radio Euskadin. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak esan duenez, "ez da bidezkoa" aldundien soberakina zorra amortizatzera bideratu behar izatea.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan buruzagi jeltzaleak esan du EAEko aldundiek "kudeaketa zorrotza" egin dutela, eta horri eskerrak soberakina izatea lortu dutela.  Europako Batasunak ezarritako arauak jarraituz, soberakina zorra amortizatzera bideratu behar dute erakundeek nahitaez.

Ramiroren iritzian, arau horrek "zentzua izango luke" dirua zuzen kudeatu ez duten erakundeen kasuan, hau da, ahal dutena baino diru gehiago gastatu duten erakundeen kasuan.

Krisia "ia gaindituta" dagoela esan du, eta EAEko aldundien "emaitza onak" Finantzen Euskal Kontseiluak berretsiko dituela hurrengo bileran gaineratu du. "Aurreikuspenak bete ditugula berretsiko du Finantzen Euskal Kontseiluak, hainbat urtez bete gabe egon ostean", zehaztu du.

Autogobernua

Autogobernuaz galdetuta, bestalde, Gonzalezek uste du ez dela "momentu egokiena" gai hori Madrilekin negoziatzeko, Espainiak "birzentralizazio prozesu nabarmena" duelako martxan.  Gainera, PP etengabe begi-zeharka Ciudadanosi begira dagoela esan du,  azken hori autogobernuaren guztiz kontrakoa dela jakinda.

Ahaldun nagusiaren ustez, Kataluniako egoerak ere "eragin zuzena" izango du autogobernuaren negoziazio prozesuan. Halere, giroa "gaiztuta" egonagatik, autogobernuan sakontzeko "konpromisoan aurrera egin behar" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Ekonomia berriak Ramiro Gonzalez Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia azken ordukoa