Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Uber bueltan da Bartzelonan, UberX izenarekin

Ekonomia

Lau urteren ostean

Uber bueltan da Bartzelonan, UberX izenarekin

agentziak | erredakzioa

2018/03/13

Alokairuko auto txoferdunak baino ez ditu eskainiko zerbitzuan, ohiko tarifak % 20 merkatuta.

1:20
  • Whatsapp
  • Bidali

Uber enpresa Bartzelona hirian bueltan da gaur, asteartea, 08:00etatik aurrera, ia lau urte inguru alde egin eta gero, taxien sektorearekin gatazka handia izan eta gero.

UberX da hirian jarduten den zerbitzuaren izena, eta Alokairuko auto txoferdunak baino ez ditu eskainiko. Gainera, gidariak autonomoetan alta emanda daudela edo enpresa gisa izena emanda dutela egiaztatuko du, enpresak ohar baten bidez adierazi duenez.

Era berean, gidariak aurrekariak ote dituen baieztatuko du, baita ibilgailuaren fitxa teknikoa eta aseguruaren balio data ere.

Taxiaren sektoreak AEBko enpresarekin izan zuen gatazka Europar Batasuneko Justizia Auzitegiraino heldu zen. Iazko abenduan, plataforma garraioen sektoreko enpresa bat dela ebatzi zuen eta, hortaz, sektoreari dagozkion baimenak eta lizentziak eskatu lekiekeela.

Ordurako, baina, Uber Bartzelonatik kanpo zegoen. Izan ere, 2014an alde egin zuen, ebazpen batek UberPop partikularren arteko zerbitzua eten ondoren.

Nola erabili

UberX erabiltzeko, bidaiariak Uber aplikazioa jaitsi beharko du, kontu bat sortu eta ordainketa modua zehaztu. Behin erregistratuta dagoenean, egin nahi duen ibilbidea eta abiapuntua adierazi beharko du.

Orduan, aplikazioak itxaron denbora eta gidariaren informazioa erakutsiko du: argazkia, ibilgailua eta matrikula zenbakia.

% 20 merkeagoa

UberX zerbitzuak Bartzelonan erabiliko dituen tarifak honako hauek dira: minutuko 0,16 euro eta kilometroko 1,42 euro; gutxieneko tarifa, 5,5 euro; gutxienekoa ordaindu beharko da zerbitzua eskatu ostean bertan behera utziz gero.

Hori horrela, % 15 merkeagoak dira hiri barruko bidaiak, eta % 20 Bartzelona-El Prateko Aireporturako bidaiak, Uberren arabera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena