Ekonomia -

Estatuko Aurrekontuak

PPk EAEko inbertsioen aurka egindako beste zuzenketa bat baztertzea eskatu du EAJk

Alderdi Popularrak Cidetec Donostiako ikerketa zentrora bideratutako 5,5 milioi euroko inbertsioaren kontra aurkeztutako zuzenketa baztertu egin zuen asteazkenean Senatuko Mahaiak.

Maria Dolores Etxano EAJko senataria. Artxiboko argazkia: EFE
Maria Dolores Etxano EAJko senataria. Artxiboko argazkia: EFE
Maria Dolores Etxano EAJko senataria. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak Estatuko Aurrekontuen kontra aurkeztutako beste zuzenketa bat bazter dezala eskatu dio gaur EAJk Senatuko Mahaiari.

EAJk eta Mariano Rajoyren Gobernuak BiMEP itsas energia ikertzeko euskal egitasmora 3 milioi euro bideratzea adostu zuten, baina inbertsio hori erretiratzea eskatu du orain PPk.

EAJk Pedro Sanchezen zentsura-mozioa babestu eta gero, PPk jeltzaleekin adostu zituen zenbait inbertsioren kontrako zuzenketak aurkeztu ditu Senatuan: Hobetuz fundaziora 26,6 milioi euro bideratzea hitzartu zuten; Cidetec Donostiako ikerketa zentrora, 5,5 milioi euro; eta BiMEP egitasmora, 3 milioi euro.

Atzo, Senatuko Mahaiak atzera bota zuen PPk Cidetec ikerketa zentroan egin beharreko inbertsioaren kontra aurkeztutako zuzenketa, prozeduran akatsak egin zituelako.

Gaur, EAJk gauza bera egin dezala eskatu dio Senatuko Mahaiari, PPk BiMEPen kontra aurkeztutako zuzenketan akatsa antzeman duelako.

Senatuko Mahaiak datorren astelehenean aztertuko du EAJren eskaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Ekonomia Albisteak