Ekonomia -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Airean da jada Nafarroako DBH eta Lanbide Hezkuntzako LEParen web aplikazioa

Asteazken honetan, ekainak 20, hasiko da Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Hezkuntzan 325 irakasle plaza betetzeko prozesua.

Nafarroan egindako Hezkuntza LEP baten artxiboko irudia. EiTB
Nafarroan egindako Hezkuntza LEP baten artxiboko irudia. EiTB
Nafarroan egindako Hezkuntza LEP baten artxiboko irudia. EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Hezkuntza departamentuak web aplikazioa argitaratu du Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioetarako. Aplikazioan argitaratuko dira, besteak beste, Epaimahaien deialdiak, pliken puntuazioak eta irekiera nahiz proben behin behineko eta behin betiko emaitzak.

Aplikazioaren berritasunetako bat harpidetze sistema da. Norberak nahi duen espezialitateetan izena eman, eta posta elektronikoan abisu bat jasoko du espezialitate horietakoren batean berrikuntzarik argitaratzen bada.

Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide heziketako 325 plaza betetzeko oposizioaren lehenengo hitzordua ekainaren 20an izango da. Aurkezpen ekitaldia egingo da orduan eta hautagaiek programazio didaktikoa aurkeztu beharko dute.

Era berean, ekainaren 23rako deitu dituzte onartutako pertsona guztiak, goizez eta arratsaldez, oposizioko azterketak egiten hasteko. Ordutegi zehatzak laster argitaratuko dira, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautagai guztiek bermatuta daukate azterketak egin ahal izatea, izena ematen duten espezialitate eta hizkuntza guztietan.

Bestalde, datorren urtean, Nafarroako Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako beste LEP bat egingo da, 73 plaza esleitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua