Ekonomia -

Argindarraren igoera

Miguel Sebastianen hitzak 'sinpleak eta faltsuak' dira, UGTren ustez

"Alderdi guztietako zenbait kidek, batzutan, nahi gabe, pertsona arruntak mesprezatu egiten dituzte, adibide sinpleak eta faltsuak proposatuz", gaineratu du Mendezek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren igoera azaltzeko Miguel Sebastian Industria ministroak atzo erabili zituen hitzak "sinpleak" eta "gezurra" direla esan du gaur Candido Mendez UGT sindikatuko idazkari orokorrak. Argiaren igoerak ekarriko duen gastua kafe bat hartzearekin parekatu zuen ministroak atzo.

"Alderdi guztietako zenbait kidek, batzutan, nahi gabe, pertsona arruntak mesprezatu egiten dituzte, adibide sinpleak eta faltsuak proposatuz", gaineratu du Mendezek Cadena Serri eskainitako elkarrizketan.

"Argudioak dira mahai gainean jarri behar direnak", azpimarratu du UGTko buruak. Bere ustez, Espainiako Gobernuak martxan jarritako erreformak ez dira bide onean joango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea