Ekonomia -

ELKARRIZKETA

Jaurlaritzak ikuskari gehiago jarri ditu pisu turistiko ilegalak antzemateko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak apartamentu turistikoen gaia izan du, besteak beste, hizpide Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan.

Alfredo Retortillo Radio Euskadin.
Alfredo Retortillo Radio Euskadin.
Alfredo Retortillo Radio Euskadin.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak onartu du oraindik ere badela pisu turistikoen "poltsa klandestino" bat, batez ere, Donostian, baina murriztuz joango denaren ustea du. Horretarako, Jaurlaritzak ikuskari taldea indartu du.

Zehatz-mehatz esanda, Turismo saileko ikuskaritza zerbitzuan hamar ikuskari eta lau langile gehiago hasi berri dira lanean (tartean aholkulari juridikoak eta administratiboak). Halaber, bereziki, Donostiako taldea indartu da.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, urteko lehen sei hilabeteetan nabarmen gora egin du Euskadira iristen den turista kopuruak, iazko epe berean baino 65.000 gehiago. Dena den, turista kopuruari dagokionez, ukatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) bere mugara iristen ari dela.

Zenbaitetan turismoaren arrakasta turista kopuruaren arabera neurtzen dela deitoratu du, eta turismoak ekonomian duen eraginean jarri behar dela azpimarra gaineratu du.

Bestalde, pisu turistikoei buruzko dekretua hilaren 26an argitaratuko da aldizkari ofizialean.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi albisteak Eusko Jaurlaritza Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Ostatuei buruzko albisteak