Ekonomia -

GIPUZKOA

AP-8 autobideak kamioientzako bi gune berri izango ditu Astigarragan eta Oiartzunen

Garraio Zentro Integral berriak 545 kamioi aparkatzeko tokia izango du, bi gunetan banatuta: bat Astigarragan, Irungo noranzkoan; bestea, Oiartzunen, Donostiarako noranzkoan.

2020rako eraikiko duten gune horietako batek izango duen itxura. Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia
2020rako eraikiko duten gune horietako batek izango duen itxura. Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia
AP-8ak kamioientzako bi gune izango ditu Astigarragan eta Oiartzunen

1:29

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoak 545 kamioirentzako Garraio Zentro Integral berria izango du 2020. urtearen erdialderako. AP-8 autobidean eraikiko da eta bi gunetan banatuta egongo da: bat Astigarragan, Irungo noranzkoan, eta, bestea, Oiartzunen, Donostiako noranzkoan.

Aurreikuspenen arabera, lanak urtearen azken hiruhilekoan aterako dira lizitaziora, eta Bidegik 11,2 milioi euro inbertituko ditu.

Garraio Zentro berriaren bi plataformak (Astigarraga eta Oiartzun)  perimetro itxi batean kokatuko dira eta argiak eta zaintza-kamerak jarriko dira. Esparru horretara aparkalekuko langileak eta gidariak bakarrik sartu ahal izango dira.

Bi eremuetan kokatuko diren zerbitzu eraikinek baliabide hauek izango dituzte: jatetxea eta kafetegia, supermerkatua, komunak eta dutxak, telebista aretoa edo aisialdi eremua, eta garbitegia. Halaber, zerbitzu hauek izango dituzte: wifi, kutxazain automatikoa, informatika eta administrazio zerbitzuak, takografoa deskargatzeko sistema, eta aldez aurretik plaza erreserbatzeko aukera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bidegi foru sozietatearen bitartez, abian jarriko duen proiektuak obra hauek hartzen ditu bere baitan: aparkaleku berri bat eraikitzea 355 ibilgailurentzat Astigarragan, eta Oiartzungo egungo gunea berrantolatzea eta egokitzea (190 plaza).

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Oiartzun Astigarraga albisteak Gaurko azken ordukoa A-8 Autobidea Merkantzia-garraioari buruzko albisteak