Ekonomia -

Urtarrilaren 27

Sindikatu deitzaileak: 'Greba sekula baino beharrezkoagoa da'

Toledoko Itunaren gomendioen txostena "azken 25 urteetan pentsioen sistema publikoari egindako erasorik larriena da", ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek salatu dutenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hamarkadetan pentsioen sistema publikoari egindako "erasorik larrienaren" aurrean ostegun honetako greba orokorra inoiz baino "beharrezkoagoa" dela uste dute ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Gainera, neurria "egiten ari diren erasoaren guztiz parekoa" dela erantsi dute sindikatuek.

Toledoko Itunaren gomendioen txostena "azken 25 urteetan pentsioen sistema publikoari egindako erasorik larriena da", adierazi dute sindikatu deitzaileen ordezkariek. Besteak beste, Adolfo Muñoz ELAko eta Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak izan dira arratsaldean egindako prentsaurrekoan, Bilbon.

Sindikatu abertzaleen esanetan, "gero eta jende gehiagori" pentsioak jasotzea "zaildu edo oztopatu" nahi die erreformak. Horrela, erretiroa hartzeko adina 67 urteetara arte atzeratu nahi dute. Era berean, pentsioa jasotzeko beharrezko diren kotizazio urteen kopurua handitu nahi dute, eta baita erretiro aurreratuak mugatu ere.

Bestalde, pentsioen errebalorizazioa kalkulatzeko KPI erabili da orain arte. Toledoko Itunak egindako gomendioek beste adierazle mota batzuk erabiltzea proposatzen dute, baina "erosteko ahalmena mantentzea ez dute bermatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea