Ekonomia -

Naval ontziolaren itxiera

La Naval ontziolarentzat behin betiko irtenbidea bilatzen ari da Espainiako Gobernua

Ahalik eta lanpostu gehien "salbatzea" da helburua. Horretarako, "zentzuzkoa" litzateke eraikitzeko asmoa zuten ontziaren eraikuntza lortzea.

Sestaoko Naval ontziola. Argazkia: EFE
Sestaoko Naval ontziola. Argazkia: EFE
Sestaoko Naval ontziola. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua "modu koordinatuan" ari da lanean, La Naval ontziolarentzat behin betiko irtenbide "industriala" bilatzeko. Helburua da ahalik eta lanpostu gehien "salbatzea". Horretarako, "zentzuzkotzat" jo dute eraikitzeko asmoa zuten ontziaren eraikuntza lortzea.

Horixe da, hain justu, Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak, Gobernuaren kontrolerako saioan, Idoia Sagastizabal EAJren diputatuari emandako erantzuna. Azken horrek ontziolaren egoerari buruz galdetu dio.

Halaber, Sestaoko La Naval ontziolaren aferan konpromiso handiagoa eskatu dio Espainiako Gobernuari. 200 langile inguru zituen La Naval enpresa likidazio fasean dago orain.

Ildo horretan, Marotok gogorarazi du hartzekodunen konkurtsoan dagoela, eta ministerioak ezin diola diru-laguntza publikorik eman "Europako araudiak horretarako baimenik ematen ez duelako".

Gainera, azpimarratu du konponbide industriala lortzeko bidean, beharrezkoa dela "inbertsore pribatu berriak egotea".

"Agertoki horren gainean gaude lanean. Uste dugu zentzuzkoena ontziaren eraikuntza lortzea litzatekeela, horrela, interesa duten inbertsoreek denbora gehiago izango dutelako", esan du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak La Naval