Ekonomia -

Ikea Group

Ikeak 7.500 langile kaleratu nahi ditu datozen bi urteetan

Administrazio postuetan izango dira kaleratze gehienak. Suediako konpainiak zehaztu duenez, planak ez du 'ia eraginik' izango Espainiako Estatuko 18 dendetan.

IKEA denda bat AEBn. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
IKEA denda bat AEBn. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
IKEA denda bat AEBn. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikea Group konpainiak, Ikea altzari denda gehienen jabeak, 7.500 langile kaleratzeko asmoa du datozen bi urteetan, Suediako konpainiak gaur jakinarazi duenez. Kaleratzeak administrazio postuetan izango dira gehienbat, eta langileria osoaren (160.000 behargin) % 5i eragingo diote.

Era berean, 2020ra arte 11.500 lanpostu berri sortuko dituela iragarri du konpainia suediarrak. Izan ere, transformazio prozesu batean murgilduta dago, sareko zerbitzua indartuz eta denda eredu berriak sortuz.

Konpainiak zehaztu duenez, planaren eragina ezberdina izango da herrialdez herrialde. Espainiako Estatuan, esaterako, "oso kaleratze gutxi" izango dira, eta "ia ezer ez" Estatuan dituen 18 dendetan, tartean Barakaldokoan.

Azken ekitaldi fiskalean 38.800 milioi euroko salmentak eduki zituen Ikeak, aurreko urteko epe berean baino % 4,5 gehiago.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Multinazionalak berriak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Suedia Lan gatazkak gaur Enpresen albisteak