Ekonomia -

Aho batez

Hipoteken zerga bankuek ordain dezaten legea aldatu du Nafarroako Parlamentuak

Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren inguruko testua aldatzea aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren inguruko testua aldatzea aho batez onartu du gaur Nafarroako Parlamentuak. Horrela, pertsona edo entitate mailegu-emaileek hipoteken zerga ordaindu beharko dute.

Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politika kontseilariak osoko bilkuran, arratsaldean, azaldu duenez, “dirua biltzeko gaitasun txikia” zuen zergak, eta ez du sekula “arazo handirik” eman.

Hala ere, “hainbat urtez bakean” ordaindu ondoren, azken asteetan Auzitegi Gorenak ebazpen eta erabaki judizial kontraesankorrak hartu ditu.

Hasiera batean, bezeroak zergatik libratu zituen Gorenak, eta bankuek ordaindu behar zutela ebatzi zuen, baina geroago erabakia zuzendu eta zergaren ordainketa bezeroei inposatu zien.

“Sortutako haserrearen eta harriduraren aurrean, segurtasun juridikoagatik, lege-proiektu bat ekartzea erabaki du Nafarroako Gobernuak, Estatuko araudira egokitzeko eta subjektu pasiboa mailegatzailea dela argi uzteko”, azpimarratu du Aranburuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Etxebizitza gaur