Ekonomia -

Lan-gatazka

Air Nostrumek 14 hegaldi bertan behera utzi ditu gaur Bilbon, Donostian eta Iruñean

Loiun Bilbotik Santiagorako eta Valentziarako hegaldiak geratu dira bertan behera; Hondarribian eta Noainen, aldiz, Madrilerako konexioak.

Air Nostrumek hamar hegaldi bertan behera utziko ditu Bilbon eta Donostian. Irudia: EFE
Air Nostrumen greba. Irudia: EFE
Air Nostrumek hamar hegaldi bertan behera utziko ditu Bilbon eta Donostian. Irudia: EFE

Agentzia| Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air Nostrumek 14 hegaldi bertan behera utzi ditu gaur Bilbo, Donostia eta Iruñeko aireportuetan, SEPLA pilotuen sindikatuak deitutako bigarren greba egunagatik.

Loiun, 4 hegaldi gelditu dira bertan behera: Bilbotik Santiagorako eta Valentziarako hegaldiak eta itzulerakoak. Hondarribian eta Noainen, aldiz, Madrilera doazenak eta Madrildik datozenak. Hondarribian, 6 hegaldi geratu dira bertan behera, eta Noainen, ostera, 4.

Ostiralean, lehen greba-egunean, bertan behera geratu ziren berberak dira, eta azaroaren 30ean izango da hirugarrena. Atera edo iritsiko ez diren hegaldiei buruzko informazioa konpainiaren webgunean aurki daiteke.

Air Nostrumek azaldu duenez, grebaren ondorioak pairatzen dituzten bezeroei billetearen zenbatekoa itzuliko diete, beste hegaldi batzuk hartzeko aukera emango diete edo beste data batzuetan joan ahalko dira.

Billeteak Iberia.com-etik hartu dituzten bezeroek, berriz, Iberiaren mezu bat jasoko dute. Izan ere, Air Nostrumek harentzat egiten du grebaren eragina jasan duten hegaldi horietan.

Billeteak bidaia-agentzia baten bitartez lortu dituzten bezeroek, bidaia-agentzia bera jarriko da beraiekin harremanetan, eta, inolako jakinarazpenik jaso ezean, Serviberia edo bidaia-agentziarekin hitz egin ahal izango dute, kalte horien aurrean dituzten aukerei buruzko informazioa jasotzeko.

SEPLA pilotuen sindikatuak deitu du greba, konpainia hori bere produkzioa beste jabe batzuei desbideratzen ari dela iritzita, langileen lan-baldintzak eta etorkizuna ezbaian jarriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak