Ekonomia -

Europako Banku Zentrala

EBZk bonuak erosteari utziko dio urtarrilean

Bestalde, interes-tasek egungo mailan jarraituko dutela baieztatu du, gutxienez 2019ko udara arte.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea. Argazkia: EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea. Argazkia: EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilean bonuak erosteari utziko diola jakitera eman du gaur Europako Banku Zentralak (EBZ), nahiz eta ahulezia ekonomikoa bistakoa izan. Gainera, epea betetzen duten bonuak “denboraldi luzez” inbertituko ditu “interes-tasak igotzen hasten denean”.

Bestalde, EBZk erreferentzia diren interes-tasak ez ditu aldatu, bankuei astero % 0an mailegatzen dielarik.

Gobernu Kontseilua bildu ondoren, bankuei egun bakarreko gehiegizko erreserbengatik % 0,4 kobratzen jarraituko diela esan du EBZk, eta baita egun bakarrean % 0,25 mailegatzen jarraituko diela ere.

Interes-tasek egungo mailan jarraituko dutela baieztatu du, gutxienez 2019ko udara arte.

EBZk agiri batean zehaztu duenez, “denboraldi luze batez” bonuak berriz inbertitzeko konpromisoa hartu du “data pasa eta interes-tasak igotzen hasten direnean”, eta edonola ere, “aldeko likidezia baldintzak mantentzeko beharrezkoa den epea”.

Gaurdaino, aktiboen erosketa netoak amaitu ondoren, bakarrik denboraldi luzez egin behar zuela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala