Ekonomia -

LAN GATAZKA

CCOO, UGT eta USO sindikatuek aurreakordioa lortu dute Bilbobusekin

Orain langileek berretsi beharko dute aurrekordioa. Beharginek baiezkoa emanez gero, bertan behera geldituko lirateke urtarrilaren 2tik aurrerako lanuzteak.

Bilbobuseko autobus bat udaletxearen aurrean. Argazkia: Bilboko Udala
Bilbobuseko autobus bat udaletxearen aurrean
Bilbobuseko autobus bat udaletxearen aurrean. Argazkia: Bilboko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobuseko lan gatazka konpontzetik gertu egon daiteke. Izan ere, CCOO, UGT eta USO sindikatuek aurrekoardioa lortu dute ostegun honetan Bilbobusen zerbitzua eskaintzen duen BioBide enpresarekin. Orain, langileek berretsi beharko dute aurrekordioa.

Beharginek aurrekoardioa babestuz gero, bertan behera geldituko lirateke Bilbobusen 2019ko urtarrilaren 2tik aurrerako lanuzteko guztiak.

CCOOko iturriek Europa Press albiste agentziari azaldu diotenez, aurreakordio horrek etorkizuneko grebak bertan behera uzteko mahai gainean jartzen ziren "espektatiba gehienak" betetzen ditu. Besteak beste, aldi baterako 15 langile finko izatera pasatuko lirateke.

Horrez gain, beste eskubide sozialei, enpleguari edota lan poltsei lotutako hainbat puntu adostu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Grebak EAE albisteak Lana berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen albistea CCOO albisteak UGT Langileen Batasun Orokorra Bilbobus azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Garraio publikoa