Ekonomia -

Protesta Bilbon

Pentsiodunak kalera atera dira berriro, pentsio duinak berma ditzaten aldarrikatzeko

Protestak hasi zituztenetik urtebete igaro denez, pentsiodunek manifestazio "jendetsua" deitu dute urtarrilaren 19rako Bilbon.

Pentsiodunen protesta, Bilbon. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Pentsiodunen protesta, Bilbon
Pentsiodunen protesta, Bilbon. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioekin "topera" jarraitzeko apustua egin du, kontsumoko prezioen indizearen igoera aintzat hartuta, "pentsioak bermatzen dituztenera arte". Zentzu horretan, oraingoz ez dutela ezer lortu adierazi dute, eta urtarrilaren 19an Bilboko "kaleak betetzera" animatu dituzte herritarrak. Egun horretan, manifestazioa egingo dute, protestak hasi zituztenetik urtebete igaro delako.

Bestalde, Bizkaiko pentsiodunek elkarretaratzeei ekin diete berriro astelehen honetan, Bilboko udaletxe aurrean, iragan asteko atsedenaldiaren ondotik.

Esan bezala, 2018ko urtarrilaren 15ean abiatu zituzten protestak. Horregatik, datorren astea berezia izango da pentsiodunentzat, asteleheneko ohiko elkarretaratzean ez ezik, larunbateko martxan ere aterako batira kalera, protesta egitera.

Gaurko mobilizazioan ehunka lagunek parte hartu dute, eta ohikoa denez, 12:00ak orduko Bizkaiko hiriburuko udaletxe aurreko zabalgunea bete dute.

Han, Pentsiodunen Mugimenduak nabarmendu du "gauzak ezer gutxi aldatu direla, PPk aurretik adostutako igoerak berretsi besterik ez duelako egin Pedro Sanchezen Gobernuak". Hori dela eta, aurten ere mobilizatu egingo direla iragarri du.

Urtarrilaren 19ko manifestazioa

Bizkaiko pentsiodunek urtarrilaren 19an Bilboko kaleak "jendez betetzeko" deia egin dute. Orain arte deitutako bederatzigarren manifestazioa da larunbatekoa: 17:00etan irtengo da Diego Lopez de Haro kale nagusitik eta udaletxe parean amaituko da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Pentsioak