Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Lau orduko lanuzteak egingo dituzte Bilbobusen txanda bakoitzean

Lanuzteak egitera deitu dituzte langileak: goizean, 07:30etik 11:30era, eta arratsaldean, 17:30etik 21:30era.

Bilbobus. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bilbobus
Bilbobus. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, beste egun batez, txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteak egitera deituta daude Bilbobuseko langileak, hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko. Zehazki, 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era izango dira lanuzteak.

Urtarrilaren 14an eta 17an ere, lau orduko lanuzteak egingo dituzte, eta greba mugagabeari ekingo diote urtarrilaren 22tik aurrera, ordurako akordiorik ez badago.

Urte amaieran, Bilbobuseko langileek ezezkoa eman zioten CCOOk, UGTk eta USO sindikatuek BioBide enpresarekin lortutako aurreakordioari, eta eutsi egin zieten mobilizazioei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Bilbobus Lan gatazkak azken ordukoa Garraio publikoa