Ekonomia -
Lan-erregulazio txostena
2004an Babcocketik irten ziren langileek baimen ordaindua onartu dute
2004an Babcocketik lan-erregulazioko txosten baten ondorioz atera ziren 258 langileetatik ia erdiek enpresak eskainitako baimen ordainduari heldu diote, gatazka konpondu bitartean.
Erredakzioa
2004an Babcocken lan-erregulazioko txosten egin zuten, eta orduan enpresatik atera ziren 258 langileetatik ia erdiek enpresak eskainitako baimen ordainduari heldu diote gatazka konpondu bitartean, sindikatuek jakinarazi dutenez. Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du lan-erregulazioko plana, eta lan egitera itzuli behar izan dira.
Langile horietako batzuk soilik itzuli dira lanera, baina sindikatuek ezin dute zehaztu zenbat izan diren.
Enpresan egindako bilera batean hartu dute erabakia eguerdian. Babcock likidazio egoeran dago.
Babcock Power Españak "ordaindutako baimena" eskaini die 2004an lan-erregulazioko txostena izan zuten langileei, kontratuak desegiteko txosten berria egiten duten bitartean.
Auzitegi Gorenak atzera bota zuen lan-erregulazioko txosten hori, formako arazo bat zegoela eta; izan ere, Auzitegiaren arabera, Estatuak, txostena onartu zuenak, ez du lan-eskumena auzi honetan, eta EAEri dagokio eskumen hori. Hori dela eta, sindikatuen arabera, lan-erregulazioko txostena berregin egin beharko dute.