Ekonomia -

Erregaien prezioak

Gasolinak marka berria hautsi du

Gasolina-tanga betetzeko 67,7 euro behar dira, duela urtebete baino 8,8 euro gehiago. Bien bitartean, gasolioaren kasuan tanga betetzeko 65,4 euro behar dira, iaz baino 11,5 euro gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolina litroak marka berria hautsi du beste behin ere, azken astean % 1,35 garestitu baita, eta 1,354 eurotan kokatu da. Gasolinak jarraian izan duen hamargarren gorakada izan da. Bitartean, gasolioak % 1,24 egin du gora eta litroa 1,308 eurotan kokatu da, urteko salneurririk garestiena.

Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariko datuen arabera, gasolinak 1,3 euroen muga gainditu zuen otsailaren 28an, baina Aste Satua hasi baino lehen berriro garestitu da eta duela zazpi egun ezarritako marka hautsi du, 1,336 euroak, alegia.

Bestalde, gasolioa urteko garestiena da eta aurrenekoz 1,3 euroak gainditu ditu aurten. Hala ere, 2008ko uztailaren 14an hautsitako marka baino % 1,6 merkeago da gasolioa. Orduan litroa 1,329 eurotan saldu zen.

Auto baten gasolina-tanga (50 litro batez beste) betetzeko 67,7 euro behar dira , duela urtebete baino 8,8 euro gehiago. Bien bitartean, gasolioaren kasuan tanga betetzeko 65,4 euro behar dira, iaz baino 11,5 euro gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea