Ekonomia -
Maiatzaren Lehena
CCOO eta UGT sindikatuek 'politiken aldaketa' eskatu dute Bilbon
Langabeziaren kontrako borroka lehenestea exijitu dute; eskatu duten lehenengo aldaketa "lan-erreforma aldatzea" izan da.
Erredakzioa
Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuek "politiken aldaketa" eskatu dute Bilbon, langabeziaren kontrako borroka"leheneste aldera"; adierazi duenez, lehenengoa "lan-erreformaren aldaketa" izan beharko litzateke.
Gainera, Maiatzaren Lehenaren inguruan deitutako manifestazio bateratuan bi sindikatuen buruek "hitzarmen politiko handi bat" esaktu dute Euskadirako, "zerga-politikak aldatzeko" eta "politika sozialak bermatzea" lortzeko.
Uani Sordo Euskadiko CCOOren idazkari nagusiaren esanetan, aurtengo Langilearen Egunak, bere sindikatuarentzat, "aldarrikatzeko" eguna da berriz ere "krisi egoera batean" izaten ari delako. "Bost milioi langabeen Maiatzaren Lehena da", esan du.
Bestalde, Damaso Casado Euskadiko UGTren idazkari nagusiak Maiatzaren Lehenaren izaera "jai eta errebeindikazio-egun baten" izaera dela adierazi du, "langileen eskubideen alde borrokatu eta manifestatzeko".
Halaber, azken 12 hilabeteotan Euskadin izandako langabezia-tasaren "igoera handia" aipatu du; eta "gero eta gehiago erabiltzen duten lurpeko ekonomia" ere kritikatu du. Era berean, Gobernuak onartutako azken neurriek eragin positiboa izatea espero du Casadok.