X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Ia bost milioi langabe

Zapatero: 'Langabeziak hobera egingo du, baina ez dago magia egiterik'

Krisia gainditzeko laguntzarik ez ematea leporatu dio PPri eta langabeen % 75ari prestazioa kobratuko dutela bermatu die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
PP konpromisorik ez izatea

Zapaterok Tenerifen egindako hitzaldian egin dite adierazpen horiek. Sozialistek ekitaldi politikoa egin dute bertan maiatzaren 22ko udal eta autonomia hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko.

Biztanleria Aktiboaren Inkestak langabeen kopurua bost milioietatik gertu zegoela zabaldu eta egunbete beranduago, exekutiboburua datu horiek kezkatu egiten dutela esan eta Gobernuak ez dituela bazterrean utziko azpimarratu du.

Gai horren harian, PPk ez duela ezer ere laguntzen gaineratu eta "Gobernuak Espainiak behar duena" egiten ari dela nabarmendu du. Beste batzuek sortutako krisiari aurre egiteko ardura bere gain hartzen jarraituko dutela esan du Zapaterok, eta PSOE "krisiari eta PPri" gailenduko zaiela adierazi du.

Langabeentzako hitzak ere izan dite presidenteak eta haien % 75ek prestazioa kobratuko dutela esan du, orain arte bezala, eta ez dituela "baztertuta utziko" esan die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea