Ekonomia -

Maiatzaren 1eko manifestazioa

Sindikatu abertzaleak: 'Kapitalak nominan dauzka politikoak'

Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, zazpi urteren ondoren ELA, LAB, STEE, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarrekin ospatu duten Langileen egunean. "Beste eredu politiko eta ekonomiko bat" eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, STEE, EHNE eta HIRU sindikatuek Maiatzaren Lehena Bilbon ospatu dute manifestazio handi eta bateratu batekin. 2004tik lehen aldiz ospatu dute elkarrekin eta milaka lagun elkartu dira "beste eredu ekonomiko eta soziala" eskatuz.

"Euskal langileok gure baldintzak erabaki, badugu alternatiba" lemapean egin den manifestazioan Oskar Matute Alternatibako burua edota ezker abertzaleko kideak izan dira, Jone Goirizelaia abokatua, kasu.

Hitzorduak sindikatu abertzaleak batu ditu zazpi urte geroago eta ''Euskal Langileok gure baldintzak Erabaki, badugu alternatiba'' lelopean zeharkatu dituzte Bilboko kaleak. Besteak beste, Oskar Matute Alternatibaren burua eta Jone Goirizelaia ezker abertzalearen ordezkaria izan dira bertan.

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak hitzaldian esan duenez, "onartutako neurri guztiek lan eta elkartasunaren kontra egiten dute"; hori dela eta, "ez ditugu Gobernuak sinistu behar, gezurrak esaten dituztelako". ELAren ustez, krisia ekonomiarena ez ezik "politika eta demokraziarena" ere da, eta salatu du "patronalak egoera bere onurako"erabiltzen duela.

Halaber, ELAk elkarrizketa sozialaren falta gaitzetsi du eta sindikatuen mugimenduaren alde egin du egungo egoerari aurre egiteko. Sindikatuaren hitzetan, "negoziazio kolektiboan euskal Alberdi politikoek patronalak esandakoari jarraitzen badiote, erabakitzeko euskal esparrua zalantzan jarriko dute.

Aberastasunaren eta lanaren banaketa

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren ustez, krisiari aurre egiteko "beste eredu ekonomiko eta soziala ezarri behar da, eta gaur egun aukera hori gero eta garbiagoa eta beharrezkoagoa da. Bide horretan aurre egitea galarazteko modu bakarra eredu politiko antidemokratikoa ezartzea da".

LABen arabera, beste politika batzuk egin daitezke, "aukera egon, badago eta gainera Euskal Herrian bada horren alde egiten ari den gehiengo soziala; hiru greba orokor egin ditugu. Gehiengo horrek krisia eragin duten politika ekonomikoen eta sozialen aldaketa erradikala bultzatu eta babesteko prest dago". Hori dela eta, "enpleguari, politika fiskalei, pentsioei eta erakundeen ereduari dagozkien erabakiak" gehiengo horren eskuetan izan behar dutela esan du. "Lan harremanetarako ETA gizarte babeserako berezko esparrua eraikitzeko lan baldintzak inposiziorik gabe erabakitzeko aukera izan behar dugu", esan du Etxaidek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea