Ekonomia -
Burtsa
MásMóvil IBEX 35en sartu da, eta bere akzioek % 3,22 egin dute gora
Burtsa zabaldu eta 30 minutura MásMóvileko akzioek % 1,87ko gorakada izan dute, eta goizeko igoerarik handiena jasan dute, 19,60 euro balio izateraino.
Agentziak | Erredakzioa
MásMóvil Taldea telekomunikazioko konpainia gipuzkoarra IBEX 35 Espainiako burtsaren adierazle nagusian sartu da gaur, Técnicas Reunidasen ordez, burtsa adierazlearen Aholku Batzorde Teknikoak orain dela aste eta erdi jakinarazi zuenez.
Akzioek % 3,22ko hazkundea izan dute. Burtsa zabaldu eta 30 minutura MásMóvileko akzioek % 1,87ko gorakada izan dute, eta goizeko igoerarik handiena jasan dute, 19,60 euro balio izateraino.
MásMóvil Gipuzkoan sortu zuten, eta 2017ko uztailaren 14an kotizazio merkatura egin zuen salto, Burtsa Merkatu Alternatiboan (MAB) bost urte eman ondoren. Orain, IBEXen sartu ostean, Espainiako 35 konpainia nagusietako bat bilakatuko da.
Pepephone edo Yoigo enpresen jabearen esanetan, konpainiaren kotizazioak bilakaera "aparta" izan du; batez ere, Yoigo erosteko kapitala handitu zutenetik, 2016ko uztailean. Ordutik, enpresaren akzioen balioa bost aldiz hazi da.
MásMóvilen kapitalizazioa 400 milioi eurotik 2.700 milioi euroraino hazi da; konpainiaren balio osoa 4.400 milioi eurokoa da.