Ekonomia -

Azaroaren 20an eta 21ean

2.000 eragilek baino gehiagok parte hartuko dute Basque Industry 4.0 ekimenean

Gizartearen zerbitzura dagoen 4.0 industria, Basque Cybersecurity Day eta Expo espazioaren handitzea zein Bind 4.0 startupak dira biltzarraren berrikuntza nagusiak.

Arantxa Tapiak Industria 4.0 ekitaldia aurkeztu du. Argazkia: irekia
Biltzarraren aurkezpena gaur
Arantxa Tapiak Industria 4.0 ekitaldia aurkeztu du. Argazkia: irekia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industriako, enpresako, zentro teknologikoetako, zibersegurtasuneko zentro eta enpresetako, pertsona ekintzaileetako eta startupetako 2.000 agente baino gehiago bilduko dira azaroaren 20an eta 21ean BECen, Basque Industry 4.0 ekimenaren esparruan.

Gizartearen zerbitzura dagoen 4.0 industria, Basque Cybersecurity Day eta Expo espazioaren zabaltzea eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatuaren startupak dira astelehen honetan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuak eta Alex Arriola SPRIko zuzendariak aurkeztu duten kongresuaren berrikuntza nagusiak.

Kongresuak 170 stand izango ditu; bertan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundearen zentro teknologikoek, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) erakundearen 4.0 aktiboek, euskal 4.0 industriaren punta-puntako enpresek eta aurtengo BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatuaren eta aurreko edizioaren startupek parte hartuko dute.

Ia 100 txosten aurkeztuko dira herrialde ezberdinetako ia 100 hizlari bakoitzeko. Alde batetik, Basque Industry 4.0 eta Basque Cybersecurity Day topaguneak integratu egin dituzte, bi arlo horietan EAE Europako erreferente gisa finkatzeko.

Bestalde, sailburuak azaldu duenez, "Basque Industry 4.0-The Meeting Point" topaketak seigarren edizioa beteko du, eta aurten ere, gogoeta egiteko aukera erraztuko die 4.0 Industriaren giltzarrizko eragileei: "erakunde publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak". Gainera, gai horri buruzko hitzaldi nagusiak 4.0 Industriaren garapena gizartearen mesedekoa izan eta inpaktu sozial positiboa lortzea izango du ardatz.

Industria 4.0 eta zibersegurtasuna

EAEko 4.0 Industriako protagonistek tresna digitalak, elektronikaren teknologiak, informazioa eta komunikazioa aplikatzeko moduari buruz eztabaidatuko dute topaketa honetan, hainbat formatutan, industria-prozesuak optimiza daitezen. Diseinuan, garapenean, produkzioan, logistikan eta fabrikazioaren kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak dira.

Arlo honetako ponentzia nagusia Nuria Oliver telekomunikazioetako ingeniaria eta MITeko Massachusettseko Institutu Teknologikoko Media Lab doktoreak egingo du, eta 4.0 industriaren garapena gizartearen zerbitzura jarriko du, gizartean eragin positiboa izan dezan.

Bilkura osatzeko, "4.0 datuak: datuak industria-ingurunean irekitzea eta partekatzea" gaiari buruzko eztabaida egin dute, bai eta 4.0 prozesuei buruzko saio paraleloak ere, besteak beste, gai hauei buruzkoak: digitalizazio-irtenbide aurreratuak, lankidetzako robotika, industrian cobotak edo IoT soluzioak.

"Industria-jarduera, 4.0 industria, industria aurreratua eta industria teknologiko eta digitalizatua modu seguruan eta babestuan gauzatu behar dira"

Zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bilduko dira "Basque Industry 4.0-The Meeting Point" topaketako erakusketa-eremuan. EAEra etorriko dira Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandako erakundeen ordezkariak, eta haiekin izango dira nazioarteko testuinguruan modu positiboan nabarmentzen ari diren zibersegurtasuneko euskal enpresa nagusien ordezkariak ere.

Horren harira, iazko Basque Cybersecurity Day delakoa oraingo ekitaldi handi horren barruan txertatu da, izan ere, industria jarduera, 4.0 industria, industria aurreratua eta industria teknologiko eta digitalizatua "modu seguru eta babestuan gauzatzeko aukera ziurtatu behar da, eta horregatik, ekitaldi hau etengabe hazten ari da zibersegurtasunaren arloko ezaguerak eta esperientziak eskaini ahal izateko", azaldu du sailburuak.

Tapiaren hitzetan, zibersegurtasuna 4.0 Industriako beste arlo teknologiko bat da, "beharrezkoa eta nahitaezkoa balio-kate osoari dagokion antolaketa eta kontrol maila berriaren barruan, bereizgarri tekniko eta operatiboak, eskaerak, ekoizpena, banaketa, laguntza, mantentze-lanak eta bukaerako birziklapena barne hartuta".

BIND 4.0

Startup teknologikoen BIND 4.0 azeleragailuak ere biltzarrarekin bat egin du, erakusketa-eremuko standetan dagokion lekua betetzeko eta programaren 2019ko edizioan parte hartu zuten startupen eta industria teknologikoen arteko harremanak errazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa BEC argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak Enpresaburuak Industria