Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da lan-istripuan Aiaran

Istripua astelehen arratsaldean jazo zen, Murgan, hondakinak kudeatzen dituen Zorroza enpresan.

Lan-istripua Zorroza enpresan gertatu da. Argazkia: EiTB.
Lan-istripua Zorroza enpresan gertatu da
Lan-istripua Zorroza enpresan gertatu da. Argazkia: EiTB.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko langile bat hil da Aiara udalerrian, Murgan hain zuzen, Zorroza enpresan astelehenean izandako lan-istripuaren ondorioz, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra astelehen arratsaldean gertatu zen, hondakinak kudeatzen dituen Zorroza enpresan. Langilea 4 edo 5 metroko altuera batetik jauzi zen, ikertzen ari dira zergatik; Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, larri, eta bertan hil da, azken orduetan.

Osalaneko teknikariak enpresan daude, jazotakoaren xehetasunen berri izate aldera.

Heriotza honekin, 13 langile hil dira Hego Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, lan-istripuan. Horiei gehitu beharko litzaizkieke Zaldibarreko zabortegian lurperatuta dauden bi beharginak; hilaren 6an izan zen luizia, baina gorpuak ez dituzte topatu oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba EAE albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gorobel magaleko kuadrilla