Ekonomia -

Koronabirus epidemia

Oinarrizko zerbitzuetan ari ez diren langileak planto egitera animatu ditu LABek

Euskal sindikatuak "elite ekonomikoak eta politikoak" salatu ditu, "produkzioa mantentzeko langileak euren lanpostuetara joatera behartzen ari direlako, segurtasun neurririk gabe".

Langile bat makina batekin lanean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Langile bat makina batekin lanean
Langile bat makina batekin lanean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak oinarrizko zerbitzuak bakarrik mantenztearen alde egin du eta langileak "planto egitera" animatu ditu euren lan postuetara COVID-19aren aurkako oinarrizko segurtasun eta osasun neurririk gabe itzultzera derrigortzen dituzten kasuetan.

Sindikatuak, koronabirusaren pandemiaren aurrean, "taula aldarrikatzailea" atera du, "kapitala krisiaren ondorioak langileei gain jartzen ari delako".

Horren harian, "elite ekonomiko eta politikoen" jarrera salatu du: "oinarrizko zerbitzuak bermatzen dituzten gutxieneko zerbitzuekin lan egin beharrean, produkzioa mantendu nahi dute, eta horretarako langileak euren lan postuetara joatera behartzen ari dira, eta, kasu gehienetan, segurtasun neurririk gabe".

LABen iritziz, "Euskal Herrian gutxieneko zerbitzuak ezarri behar dira koarentenak irauten duen denboran", eta horretarako "oinarrizkoak ez diren zerbitzuak geldiarazi behar dituzte, langileen osasuna bermatu ahal izateko eta pandemia zabaltzea ekititeko".

Gainera, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteetan soldataren % 100 ordaintzea bermatzeko eskatu die enpresei.

Halaber, euskal erakundeek ezarritako alarma egoerak "155 artikuluaren izkutuko aplikazioa" ekarri duela salatu du, eta "erabakitzeko eskubidea" erreklamatu du "krisi hau kudeatu ahal izateko".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LAB Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Alarma egoera