Ekonomia -

Koronabirusa

Aernnovako langile batzordeak greba mugagabea deitu du kutsatze posibleen aurrean

Beharginek greba egingo dute asteartetik aurrera, langile batzuk kutsatuta eta beste batzuk koarentenan daudelako.

Berantevillako langileek asteartean ekingo diote grebari
Aernnova
Berantevillako langileek asteartean ekingo diote grebari

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnova Aeroestructuras enpresaren Berantevillako (Araba) lantegiko langile batzordeak greba mugagabea deitu du datorren asteartetik hasita, osasun arazoak argudiatuta, hainbat langile koronabirusarekin kutsatuta eta beste batzuk, birusa dutelakoan, koarentenan baitaude.  

Batzordeak ohar batean jaso duenez, martxoaren 14an alarma egoera ezarri eta gero Aernnova Taldeak ez zuen Arabako jarduera gelditu asteartera arte, martxoak 17.

Baina atzo, asteazkenarekin, salatu dutenez, jarduerari berriz ekitea erabaki zuen, nahiz eta langileen osasun egoera gero eta okerragoa den.

Gainera, komitearen arabera, langileen joan-etorriaz arduratzen den enpresak lan erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta ibilgailuak ezin dira partekatu lantokira joateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur