Ekonomia -

Pedro Azpiazu

"Dena birplanteatuko dugu, baina Osasunean ez da murrizketarik egongo"

Ogasun sailburuak ziurtatu du AHTa bezalako azpiegituretara bideratutako aurrekontua berresleituko dela, "premiazkoena osasuna, behar sozialak eta enpresen likidezia" delako.

Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasun Sailburua. EiTB
Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasun Sailburua
Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasun Sailburua. EiTB

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan egoeraren berri eman du. "Erpin ekonomikoa ez da iritsi. Jarduera, ekoizpena eta diru bilketa behera egiten ari da". Azpiazuk aurreratu duenez, "datozen hilabeteetan areagotu egingo da", eta horri aurre egiteko "ahalegin handiak" egingo dituztela iragarri du.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2020an BPG % 3,6 jaitsiko da eta enplegua, aldiz, % 1,7. 2021era begira, % 2,6ko hazkundea aurreikusi du. "Jaitsiera garrantzitsua", 2019ko BPGaren azpitik mantentzen delako.

"Aldaketak egongo dira, eta gastu publikoaren berrantolaketa garrantzitsua egingo da". Behin osasun krisiaren garaia igarota, "dena" birplanteatzeko deia egin du Azpiazuk, "lasaitasunez". AHTa bezalako azpiegiturei buruz galdetuta, "behartuta" ikusiko dute euren burua prozesua "moteltzera, baliabideak, osasunari, herritarren beharrei eta likidezia enpresei zein autonomoei emango zizkietelako".

"Diru bilketaren jaitsiera da lehendabizikoa", lehenetsi du Azpiazuk, "hori finantzatzeko, gastu publikoa murriztu eta berresleitu beharko da, eta, era berean, zorpetzea handituko da". Azpiazuk azaldu duenez, "urteko lehen hilabeteetan zorraren zati bat aurreratu dugu -500 milioi euro jaulki ditugu bonu jasangarrietan-. Ondoren, zorpetze bat egingo dugu Europako Inbertsio Bankuarekin 140 milioi euroren truke, eta finantza erakundeekin zein maileguekin 200 milioi euro eskuratuko ditugu". Hortaz, urteko lehen lauhilekoan 2021erako baimendutako zorpetze osoa gauzatuta egongo da. Hala ere, "zalantzarik gabe, zorpetzea handitu beharko dugula" aitortu du.

"Osasuna da lehentasuna. Sail horretan ez da gastu murrizketarik egongo. 200 milioi euro gehiago batu ditugu", azpimarratu du Azpiazuk, eta kontu publikoak "berresleitzeko" eskatu du. "Ezinbesteko lehentasun berriak asebetetzea" da Eusko Jaurlaritzak jarraituko duen bidea, eta "gainerakoak alde batera utzi beharko dira". Lakuak dagoeneko "kontu handiz" aztertzen ari da arlo hori. Orain arte markatutako bidea marrazten du: "babes sozialeko neurrietan, gizarte larrialdietako laguntzetan, kontziliazioan, jarduera ekonomikoa bultzatzeko laguntzetan baliabideak eskaini ditugu".

Azpiazuren arabera, Elkargiri egindako eskaerek 500 milioi euroko aurreikuspena gainditzen badute ere, negozioen "benetako beharrak" ikertu beharko dira. "Elkargik beharrak aztertuko ditu", azaldu du Azpiazuk. "isolamendu egoera igaro ondoren, dena patxadaz hausnartzea" eskatu du, zergen bidezko finantzaketa barne.

"Europar moduan, gaizki hartu dut" Eurotaldeak krisi ekonomikoari aurre egiteko negoziazioetan izandako trabak, adierazi du. "Eurobonuak iristen diren bitartean"  Europako egonkortasun mekanismoa, euskal ekonomiaren produktibitateari mesede egin diezaioten bezalako tresnak ere aipatu ditu.

Azpiazuren iritziz, "guztion ahaleginarekin eta elkartasunarekin bakarrik atera gaitezke". Bankuen ahalegin gehigarri bati buruz galdetuta, "euren baliabideetako sarbidea erraztu behar dutela" gehitu du. Finantza erakundeen lanaz seguru dago: "jo eta ke lanean arituko dira".

Kontsumo pribatuaren jaitsierak, "BPGaren bi heren", % 4,4ko murrizketa izango du 2020an, eta "oso modu negatiboan eragingo du". Urteko hirugarren hiruhilekora arte jaitsiera gehiago aurreikusi ditu.

RADIO EUSKADIKO ELKARRIZKETA BAT EITB.EUS ITZULITA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Europar Batasuna Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Abiadura Handiko Trena Kontsumoa EAEko Aurrekontuak Koronabirusa BPGd Nafarroa