Ekonomia -

koronabirusa

Krisia hasi zenetik 55.486 langile daude erregulazio-txostenen eraginpean Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan gorantz jarraitzen dute aldi baterako lan-erregulazioen eraginpean dauden langileek, eta 177.339ra iritsi dira.

Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan 55.486 langile daude enplegua erregulatzeko txostenen eraginpean koronobirusaren krisiagatik alarma egoera ezarri zenetik.

Langile gehienak (% 94,9) enplegua erregulatzeko txostenen eraginpean daude, hau da, ez zaie kontratua amaitu. "Hori da bilatzen dena, kontratuak bertan behera geratzea eta bat ere ez amaitzea, erabat debekatuta baitago", adierazi du Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako kontseilariak prentsaurreko batean.

Guztira, 6.595 txosten aurkeztu dituzte, gehien-gehienak ezinbestez (6.173), eta beste gutxi batzuk antolakuntza- eta ekoizpen-arrazoiengatik eta arrazoi ekonomiko eta teknikoengatik.

Kaltetutako 55.486 langileetatik, 52.663ri (% 94,9) kontratua eten zaie eta % 5ari murrizketa ezarri diote; beraz, ez diete kontratua behin betiko eten. 67 izan dira txostenen ondorioz kaleratu dituztenak.

Sektoreka, zerbitzuenean 30.780 lagun daude erregulazio-txostenen eraginpean, industrian, 22.632; eraikuntzan, 1.748; eta nekazaritza eta abeltzaintzan, 87.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 177.339ra iritsi da aldi baterako lan-erregulazioak eragindako langileen kopurua, ostiraletik gehitutakoen 1.801 kasuen ondoren, Lan eta Justizia Kontseilaritzak erraztutako datuen arabera.

Atzoko igoera txikienetakoa da alarma egoera ezarri zutenetik, baina igotzen jarraitzen du. 256 espediente aurkeztu ziren, eta, beraz, 25.641 lan-erregulazio daude indarrean EAEn.

Lurraldeka, Bizkaian 83.961 langileri eragiten dieten 13.110 espediente daude, Gipuzkoan 8.842, 57.036 langilerekin, eta Araban 3.689, 36.342 langilerekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Langabezia Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Nafarroa EAE albisteak Lana Araba Euskaraz albisteak Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa