Ekonomia -

Atzera botatzea eskatzen du

Administrazioak kontratatutako enpresen lan-erregulazioen errekurtsoa egin du LABek

Eskoletako jantoki, garraio, garbitzaile eta kirol-kudeaketa enpresek aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazioen errekurtsoa aurkeztu du. "Nafarroako Gobernua arduratu behar da", dio LABek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazioak kontratatutako enpresek aurkeztutako ezinbesteko aldi baterako lan-erregulazioengatik, eta atzera bota ditzan eskatzen dio Nafarroako Gobernuari.

Errekurtsoan, eskualdeetako eskoletako jantoki-zerbitzu, eskola-garraio, garbiketa eta kirol-kudeaketa sektoreak sartzen direla adierazi du LABek. Sindikatuak dioenez, sektore horietako langile guztiak baliabide-eskasian daude, lantaldearen gehiengoa emakumeek osatzen dute eta lanaldi laburreko kontratuak dituzte.

Kasu horietan, Gobernua arduratu behar da langileak babesteaz, ez ditu aldi baterako lan-erregulazioak baimendu behar, eta pertsona horien soldatak eta kotizazioak bere gain hartu behar ditu, esan du LABek; izan ere, 300 edo 400 euroko soldatak dituzte eta, langabezian geratuz gero, soldatak %30 inguru murriztuko zaizkie.

Alarma egoeraren eraginez, enpresa horiek Administrazioarekin zituzten kontratuak etenda dituztela gogorarazi du LABek, eta, gaineratu du "soldaten kostuak kalte-ordain gisa kobratuko dituztela".

LABentzat, "Nafarroako Gobernuak bere gain hartu behar du egoera honen erantzukizuna, bere "argitasun faltak" eragin duelako. "Langileek egoera zail hau ere ordaindu ez dezaten" erabaki du sindikatu honek errekurtsoa jartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa LAB Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Koronabirusa