Ekonomia -

Koronabirusa

EAEko merkatariek 2021eko urtarrilera arte merkealdirik ez izatea eskatu dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako merkatarien elkarteak bilera bat izango du asteazkenean, bideokonferentziaz, Eusko Jaurlaritzarekin.

Beherapenen ohiko garaiak berreskuratzea eskatu du Euskaldendakek. Argazkia: Efe.
Beherapenen kartel bat
Beherapenen ohiko garaiak berreskuratzea eskatu du Euskaldendakek. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021eko urtarrilaren 7ra arte merkealdi eta beherapenik ez izatea proposatu dio Euskaldendak merkataritza elkarteak Eusko Jaurlaritzari.

Euskal Autonomia Erkidegoko merkatariak batzen dituen elkarteak bilera telematikoa egingo du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzarekin, eta udako merkealdia zein udazkeneko beherapenak bertan behera uzteko nahia helaraziko dio Jaurlaritzari bertan, dokumentu batean dagoeneko aurreratu diotenez.

Idatzian jaso dutenaren arabera, helburua da "saltoki txikiak are gehiago ez ahultzea, saltoki eta banatzaile handiek ahal badute ere, horientzat ezinezkoa izango baita mozkin tarteak murriztea".

Halaber, merkatariek eskatuko dute beherapenen ohiko garaiak berreskuratzea (2012an, Espainiako Gobernuak liberalizatu egin zituen), "urte osoan une oro egiten diren beherapenen dinamika etengabea bukatzeko".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Merkataritza albisteak gaur COVID kasuak Neguko merkealdia