Ekonomia -

Koronabirusa

Aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazioen % 87 tramitatu ditu jada Jaurlaritzak

Lan sailburuordearen iritziz, "osasuna eta ekonomia bateragarriak" dira, "langileen segurtasuna zainduz lan egin daitekeelako".

Pertsona bat Bilbon lanean, San Mames atzean duela. Argazkia: EFE
Pertsona bat Bilbon lanean, San Mames atzean duela.
Pertsona bat Bilbon lanean, San Mames atzean duela. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan azaldu duenez, orain arte Euskadin aurkeztutako 25.641 aldi baterako lan-erregulazioen % 87 tramitatu dituzte jada. Ildo horretatik, "hilabetea amaitu baino lehen" % 100era iristea espero du, SEPEk langileei "lehenbailehen" ordaindu ahal izateko, izan ere, orotara 177.339 langileri eragiten diete aldi baterako lan erregulazio horiek.

Jon Azkue Lan sailburuordeak azaldu duenez, 20.000 eskaera baino gehiago mikroenpresei dagozkie, eta 1 eta 10 langile artean dituzte.

Halaber, "osasuna eta ekonomia bateragarriak" direla ziurtatu du, "langileen segurtasuna zainduz lan egin daitekeelako". Testuinguru horretan, Euskadin "milioi erdi pertsona baino gehiagok" bai etxetik, bai lantokietatik ere lanean jarraitzen dutela esan du Lan sailburuordeak.

Azkuek adierazi du "normaltasuna" izan dela nagusi egunotan lanera itzultzean, eta adierazi du enpresetako prebentzio zerbitzuek, sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin egindako lanari esker "posible" izan dela "segurtasunaren eta lanaren arteko dikotomia bermatzea".

Bestalde, ELA eta LAB sindikatuak elkarrizketa sozialerako mahaian ez izatea deitoratu du, eta bi aldeen artean egon daitezkeen liskarrei dagokienez, ez dela salaketak egiteko garaia azpimarratu du, eta koronabirusak eragindako pandemiak elkarlana bultzatuz akordioak bilatzen saihatzera behartzen dituela gaineratu du.

"Elkarlana behar dugu, gainean zer datorkigun begiratzeko", adierazi du sailburuak, eta "bere kabuz baztertzen direnek bazterketaren arazoa" dutela esan du, izan ere, Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa sozialaz hitz egiten duenean, "guztien lankidetzara eta parte-hartzera jotzen du beti".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Lan Eskaintzak Medikuak Sindikatuak Erizaintza Sendagaiak Enpresaburuak Lan gatazkak Koronabirusa