Ekonomia -

KORONABIRUSA

Ekainean eta uztailean 7 larunbatetan lan egitea proposatu du Mercedesek

Gainera, oporrak abuztuko lehen eta azken astean eta iraileko lehen bietan hartuko dira.

Mercedesen Gasteizko lantegia. Irudia: EFE
Mercedesen Gasteizko lantegia
Mercedesen Gasteizko lantegia. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERRDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedesek Gasteizen duen lantegiko zuzendaritzak ekaineko lau larunbatetan eta uztaileko hirutan lan egitea proposatu die langileei, baita abuztuko oporren zati bat aldatzea ere, hilabete horretan enpresak bi astez lanean jarraituko lukeelako.

Horiexek dira zuzendaritzak fabrikako enpresa batzordeari helarazi dizkion proposamenetako batzuk. Joan den apirilaren 27an enpresak jarduerari ekin zion pixkanaka, langileen heren bat baino gehixeagorekin, martxoaren 16tik koronabirusaren pandemia dela-eta geldirik egon ondoren.

Zuzendaritzak, duela egun batzuk baieztatu zuenez, langileen ordezkariei jakinarazi die Vito eta Clase V furgoneten ekoizpena 129.700 unitatetan finkatu dela aurten, urtearen hasieran aurreikusitakoak baino 30.000 gutxiago.

Igor Guevara batzordeko presidenteak azaldu duenez, zuzendaritzak lan-egutegi berria adostu du datozen hilabeteetarako, eta horren arabera, ekaineko lau larunbatetan eta uztaileko hirutan (4, 11 eta 18 egunetan) lanaldiak egokituko dituzte.

Gainera, hasiera batean oporrak abuzturako aurreikusita bazeuden ere, aurreikuspen horiek aldatzea erabaki dute. Hala, hilabete horretan bi astez jarraituko du aktibo ekoizpenak, abuztuaren 10etik 23ra bitartean.

Enpresaren planteamenduaren arabera, oporrak abuztuko lehen eta azken astean eta iraileko lehen bietan hartuko dira.

Enpresak batzordeari jakinarazi dionez, aurreikusitako ekoizpenera iritsi ahal izateko beste 7 larunbatetan lan egin beharko litzateke irailetik aurrera. Halere, munduko ekonomiaren eta automobilgintzaren sektorearen egoera dela eta, "ziurgabetasun handia dago" Daimlerren kanpoko hornitzaileek piezak hornitzeko duten gaitasunari eta salmentei dagokienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Osasun albisteak Mercedes Benz Oporrak Enpresaburuak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera Industria Automobilgintzari buruzko albisteak