Ekonomia -

Merkataritza-gunea

Zaldunbordako outlet egitasmoa bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Hondarribiko Udalak HAPO 2017ko ekainaren 8an onartu zuen, Eusko Legebiltzarrak merkataritza-guneen eraikuntza mugatzeko lege bat onartu baino egun bat lehenago.

Zaldunborda proiektuaren aurkako mobilizazioa. Artxiboko argazkia: Andoni Canellada
Zaldunborda proiektuaren aurkako mobilizazioa. Artxiboko argazkia: Andoni Canellada
Zaldunborda proiektuaren aurkako mobilizazioa. Artxiboko argazkia: Andoni Canellada

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Hondarribiko hiri-antolamenduko plan orokorra (HAPO) bertan behera utzi du. Udalak 2017ko ekainaren 8an onartu zuen proiektua. Besteak beste, Zaldunbordan merkataritza-gune handi bat eraikitzeko aldaketak egin zituen erakundeak.

Hondarribiko hiru enpresak HAPOren aldaketen aurkako helegiteak aurkeztu zituzten, eta aretoak partzialki onartu ditu orain. Errekurtsoek Eskapatxuloko aldaketen aurka egiten zuten, hau da, ez zuten Zaldunbordarekin zerikusirik.

Hala ere, nahiz eta prozedurak outlet polemikoa eraikitzeko plana ez aipatu, epaiak egitasmo osoa bertan behera utzi du. Ondorioz, Hondarribiko Udalaren proiektua aurrera eramatea eragozten du erabakiak. Gipuzkoako dendariak eta hainbat elkarte egitasmoaren kontra agertu dira.

Hondarribiko Udalak HAPO 2017ko ekainaren 8an onartu zuen, Eusko Legebiltzarrak merkataritza-guneen eraikuntza mugatzeko lege bat onartu baino egun bat lehenago.

EH Bildu: "Albiste ona da"

EH Bilduk nabarmendu duenez, epaia "albiste ona" da, batez ere "eskualdeko saltoki txikien biziraupenerako". Horregatik, "obsesioa behingoz baztertzeko" eta epaiari helegiterik ez aurkezteko eskatu diete Zaldunbordako proiektua babesten duten erakundeetako arduradunei.

Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeramaileak iragan astean salatu zuenez, COVID-19aren pandemian zehar proiektuak aurrera egin du; izan ere, "baimenik gabe zuhaitzak ebaki eta lurra mugitu dute, Udalak bestaldera begiratzen zuen bitartean".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak Hondarribia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza EAEko Auzitegi Nagusia hoy