Ekonomia -

Aurrekontuen egonkortasuna

Konstituzioaren erreforma behin betiko onartu du Senatuak

Aldeko 233 boto jaso ditu, eta hiru kontra. PPk, PSOEk, PSCk eta UPNk erreforma babestu dute. CiUko eta EAJko senatariek ez dute bozketan parte hartu. Zapatero presidentea ez da saioan egon.

Konstituzioaren erreforma behin betiko onartu du Senatuak. Argazkia: EFE
Konstituzioaren erreforma behin betiko onartu du Senatuak
Senatuak Konstituzioaren erreforma behin betiko onartu du

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazio Publikoen egonkortasuna bermatzeko Konstituzioaren erreforma behin betiko onartu du gaur Senatuak. Erreformak aldeko 233 boto jaso ditu, eta hiru kontra. PPk, PSOEk, PSCk eta UPNk erreforma babestu dute. CiUko eta EAJko senatariek ez dute bozketan parte hartu. Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea ez da saioan egon.

Horrela, Konstituzioko 135. artikuluaren aldaketa onartu du Senatuak alderdi nazionalistek eta ezkerreko taldeek aurkeztutako zuzenketak atzera bota eta gero. Erreforma bozkatzeko erreferendum bat eskatzen zuten zuzenketak ere bertan behera geratu dira.

Coalicion Canariako bi senatariek eta Foro Asturiasko ordezkariak kontrako botoa eman dute.

ERCko hiru senatariak eta BNGko bakarra Ganberatik atera dira bozketa baino lehen. Bestalde, EAJko eta CiUko ordezkariak, eta ICVko bi parlamentariak eserlekuetan izan dira, baina ez dute bozketan parte hartu.

Sozialista kritikoak

Gainera, Imanol Zubero eta Roberto Lertxundi erreformarekin kritiko azaldu diren bi senatari sozialistak ez dira Senatuan izan gaur.

Behin Senatuan erreformaren tramitazioa bukatuta, diputatuek eta senatariek irailaren 22ra arte izango dute erreferendum bat eskatzeko. Kongresuko 35 diputatuk edo Senatuko 26 ordezkarik eskatu behar dute erreferenduma posible izateko.

Bozketa baino lehen hiru ordu eta erdiko eztabaida izan dute senatariek. Bertan talde politikoetako bozeramaileek aldeko eta kontrako argudioak errepikatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea