Ekonomia -

Arcelor Mittal

Arcelor Mittal enpresak Aguraingo lantegia itxiko du 11 kontraturen desegitearekin

Arcelorrek Agurainen duen fabrika uztailaren 31an itxiko du, eta egun dituen 14 langileetatik, hiruri beste lanpostu bat emango die,eta 11ri kontratua desegingo zaie.

Arcelor Mittal enpresa. EITBko bideo batetik hartutako udia.
Arcelor Mittal enpresa. EITBko bideo batetik hartutako udia.
Arcelor Mittal enpresa. EITBko bideo batetik hartutako udia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelorrek Agurainen duen fabrika uztailaren 31an itxiko du, eta egun dituen 14 langileetatik, hiruri beste lanpostu bat emango die,eta 11ri kontratua desegingo zaie.

Fabrika horren itxiera abenduan eman zuten jakitera, eta uztailaren 31an gertatzea espero da. 14 langileetatik, hiruri enpresak Basaurin dituen instalazioetan beste lanpostu bat ematea espero da, eta gainontzekoei kontratuak desegingo zaizkie. Enpresak azaldu duenez, beste alternatiba batzuk aurkeztu zitzaizkien kaleratuei, baina ez dira gauzatu.

Bere aldetik, ELAk Aguraingo fabrikaren itxierak “dozena bat langile kalean uzten dituela” salatu du. Sindikatuak sei hilabete baino gehiago igaro direla enpresaren itxieraren berri  “ustekabean eta inongo justifikaziorik gabe” eman zela salatzen du.

ELAren arabera, pasa den astelehenean jakinarazi zuen enpresaren zuzendaritzak fabrika “beranduenez 2020ko uztailaren 31an itxiko dela”. Hain zuzen ere, sindikatuak zuzendaritza jotzen du egoera horren errudun, “ez diela nahi bere langileei Aguraindik gertu dagoen beste instalazio batean lanik eman".

Sindikatuak enpresaren erabakiarekiko bere gaitzespena erakutsi du, eta taldearen arabera, hau “Arcelor Mittalen ohiko jokaeraren beste adibide bat da: ERTE bat indarrean dagoela lanpostuak suntsitzea”. ELAren arabera enpresak berez langileei beste lanpostu bat emateko ahalmena badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Multinazionalak albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Agurain albisteak Albisteak Metalgintza Euskal enpresak azken ordukoa