Ekonomia -

Bizkaia

Eusko Jaurlaritzak Orozkon gasa bilatzeari uko egin dio

SHESAk, hau da, Euskadiko Hidrokarburoak Baltzuak, 2012an jaso zuen ikerkuntza horiek egiteko baimena.

Arantza San Pedro eitb.eus-eko erabiltzailearen argazkian, Orozkoko ikuspegi bat.
Arantza San Pedro eitb.eus-eko erabiltzailearen argazkian, Orozkoko ikuspegi bat
Arantza San Pedro eitb.eus-eko erabiltzailearen argazkian, Orozkoko ikuspegi bat.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Hidrokarburoak Baltzuak (SHESA) Orozkon dagoen gune batean gaseko edo hidrokarburoetako balizko erreserbak bilatzeari uko egin dio; 2012an jaso zuen ikerkuntza horiek egiteko baimena.

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak ostiral honetan argitaratu du Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren agindu jakin bat; horren bidez, baimena ematen zaio SHESAri "Saia" izeneko proiektuaren ikerkuntza-baimenari "osorik eta borondatez" uko egiteko.

Baimena 2012an eman zioten; luzapen baten ostean, uko egin diote, aipatutako luzapenaren iraunaldiaren lehen urtea amaituta (urtarrilean bukatu zen luzapena).

Eguzki talde ekologista pozik agertu da, ez baitago "ustiapen-eremurik, ezta esplorazio-prozedurarik, kaltegarriak ez diren edo eragin zitalik ez duen ikerkuntzetan ezkutatuta".

Talde horren iritziz, baimenari uko eginez baieztatu egin da euskal Administraritzak "ez duela ahalmenik, ezta zilegitasunik ere, gizarte-gehiengoaren eta gas-ustiapenaren mundu-mailako porrotaren aurrean. Porrota da, elde batetik, ingurunean dituen eraginengatik; eta, bestetik, errentagarritasunik ez duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gas naturalari buruzko albisteak