Ekonomia -
Elkarretaratzea
Olaberriako Arcelor Mittal lantegiko beharginek negoziazioa eskatu dute
Beharginek elkarretaratzea egin dute lantegi aurrean, lanuzteen hirugarren egunean, zuzendaritzari negoziazioa eskatzeko.
Agentzia | Erredakzioa
Olaberriako (Gipuzkoa) Arcelor Mittal lantegiko beharginek elkarretaratzea egin dute goizean fabrikaren aurrean, lanuzteen hirugarren egunean, enpresaren zuzendaritzari negoziazioa eskatzeko.
Langileek 13:00ak aldera protesta egin dute, duela egun batzuk “zuzendaritzak azaldutako jarrera beste aukerarik ez utzi ondoren”, LAB sindikatuak salatu zuenez.
ELAk eta UGTk zuzendaritzarekin aurreakordioa sinatu zuten, baina bi sindikatuek ez dute gehiengorik enpresa-batzordean. Horregatik, duela bi aste langileen batzarrak aurreakordioa errefusatu zuen, eta LABen eta CCOOren mobilizazio planteamenduari babesa eman zion.
“Soldata igoera duinak, egutegi aldaketak adostasunarekin egitea, bajak osatzeko kutxak bizirautea eta txanda-kontratuak bermatzea” aldarrikatzen dituzte beharginek.