Ekonomia -
Autorik gabeko Europako Eguna
Arabako Aldundiaren esku dagoen garraioa doakoa da gaur
Autorik Gabeko Europako Eguna ospatzeko, Foru Aldundiak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du ibilgailu partikularraren alternatiba gisa.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako Foru Aldundiko Azpiegitura eta Mugikortasun Sailak diruz lagundutako hiriarteko autobus-lineen eta Eskualdeko Garraio Zerbitzuko lineen txartela doakoa da gaur bidaiari guztientzat, Autorik Gabeko Europako Eguna ospatzeko.
Neurri horrek Araba Erdialdeko, Arabako Errioxako eta Aiarako kontzesioetan bildutako Arababuseko 1-16 lineen erabiltzaileei egingo die mesede, Arabako Foru Aldundiak ohar baten bidez zehaztu duenez.
Gasteiz Miranda Ebro eta Durangorekin lotzen duten 18. eta 19. lineetako bidaiak ere musu truk dira, baita Lurralde Historikoko landa-gune txikiei laguntzen dieten Eskualdeko Garraioko linea guztiak ere.
Linea eta emakida hauen ibilbideen xehetasunak, geldialdiak eta ordutegiak webgunean kontsulta daitezke.
Blanca de la Peña Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko diputatuak nabarmendu duenez, ekimen horren helburua da "Foru garraio publikoaren erabilera sustatzea ibilgailu partikularraren alternatiba gisa, Europako mugikortasun iraunkorreko politiken ildotik, herritarrei zerbitzu horren eta berau osatzen duten lineen berri ematea, eta ohiko moduan erabiltzen dutenekin errekonozimendua izatea".