Ekonomia -

Lau zauritu

12 pertsona atxilotu dituzte Greziako greba orokorrean

Zenbait manifestari Ekonomia Ministerioaren egoitzan sartzen saiatu dira, sarrerako atearen kristalak apurtuz. Atenaseko aireportuan 400 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte.

Poliziak argazkilari eta kazetari baten aurka egiten Atenaseko kaleetan. EFE
Poliziak argazkilari eta kazetari baten aurka egiten Atenaseko kaleetan. EFE
Istiluak Grezian, urteko bosgarren greba egunean

00:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau pertsona zauritu dira eta beste 12 atxilotu dituzte Atenaseko erdialdean, manifestarien eta segurtasun indarren artean izandako istiluetan. Greziako Gobernuak herstura neurri berriak hartu ditu eta sindikatuek greba orokorra deitu dute protesta egiteko.

Poliziek gas negar-eragileak bota dituzte eta gazteek agenteak harrikatu dituzte, Sintagma plazako marmolezko galtzada-harriak atera ostean, Parlamentuaren aurrean. Gainera, poliziek manifestariak jazarri dituzte plazan eta alboko kaleetan.

Poliziaren hitzetan, gutxienez bi agente eta bi zibil zauritu dira istiluetan. Bestalde, 12 pertsona atxilotu dituzte. Hala eta guztiz ere, iragan ekainean izandako indarkeria baino handiagoa ez da izan gaurkoa. Orduan 100 pertsona baino gehiago zauritu ziren liskarretan, Sintagma plazan.

Milaka funtzionario, pentsiodun eta ikasle era baketsuan bildu dira, danborrak jotzen eta pankartekin. "Zorra ezabatu" eta "aberatsek ordaindu behar dute" lelopean bildu dira Parlamentuaren aurrean. Erreferenduma egin ala ez eztabaidatzen ari ziren diputatuak.

Ekonomia Ministerioari eraso egin diote

Zenbait manifestari Ekonomia Ministerioaren egoitzan sartzen saiatu dira, sarrerako atearen kristalak apurtuz.

24 orduko greba bat hasi dute Greziako sektore publikoko langileek gaur, Gobernuaren herstura neurrien kontra protesta egiteko, hegaldiak bertan behera geratuz, trenak geldituz eta Haziendako bulegoak itxiz.

Ospitaleek gutxieneko zerbitzuak izan dituzte eta zenbait ikastetxe publiko itxita egon dira. Atenaseko aireportuan 400 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu dira, aireportuko bozeramaileak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea