Ekonomia -

Pedro Azpiazu

Azpiazu: "Administrazio publikoan soldata jaistea ez litzateke ulergarria izango"

Datorren asteazkenean Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bilera egingo dutela aurreratu du Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak. Politika Publikoak Aztertzeko Unitatea lantzen ari da Jaurlaritza.

Pedro Azpiazu
Pedro Azpiazu
Pedro Azpiazu

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak esan du datorren ostiralean aurkeztuko dituela bere sailaren aurreikuspen ekonomikoak. Hirugarren seihilekoan hobekuntza zantzuak izan badira ere, urteari erreparatuz gero "beherakada oso esanguratsua" izango dela gaineratu du. Defizitaren neurriak zehazteko irailaren 30ean Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bilera egingo dute, seguru asko, "baliabideak berriro zehaztu" eta helburuak betetzen direla ziurtatzeko; "bidea luzea da, ibilbide handikoa", esan du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan eginiko elkarrizketan sailburuak azaldu duenez, bigarren seihilekoan ekonomiak "historian izan duen jaitsiera handiena" izan du, baina hirugarren hiruhilekotik aurrera ba omen daude "hobekuntza zantzuak" erakusten duten adierazleak, "esperantza apur bat" ematen dutenak.

Dena dela, ekonomikoki oso urte txarra izango dela jakinarazi du, eta pandemiaren eta ekonomiaren errealitateari aurre egin beharko zaiola.

Bestalde, 2021erako euskal aurrekontuei buruz esan du Saila "barne lana" egiten ari dela jada, baina gogorarazi du "defizita noraino iritsiko den" jakin behar dela. Gai hori irailaren 30ean (eguna oraindik ez da ziurra) Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak egingo duen bileran aztertuko dela gaineratu du.

Ondoren, urriaren 15ean, Finantzen Euskal Kontseiluan elkartuko dira eskuragarri izango dituzten baliabideak aztertzeko. Gaineratu duenez, diru-bilketaren jaitsiera ez da hasieran uste zena bezainbestekoa izan, baina horrek "ez ditu gauzak gehiegi aldatzen".

Albiste hau Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du. Entzun elkarrizketa osoa Radio Euskadiko "Boulevard" saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika EAJ-PNV Kontzertu Ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak Lansariak