Publizitatea
Itxi

2020/10/21

14:08

Ekonomia

Greba

Eskola jantokietako langileek baldintzak adostea eskatu diote Jaurlaritzari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Beharginetako batek, Maribel Alberdik, adierazi du iazko ikasturtetik dabiltzala Jaurlaritzari biltzeko eskatzen, COVID-19aren pandemiaren aurrean "protokolo batzuk" ezartze aldera.

1:12
Bilgo, gaur goizean. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jangeletako langileak greban daude asteazken honetan. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, hilaren 27rako eta 29rako ere lanuztea iragarri dute. Gaurko mobilizazioetan argitu dutenez, Eusko Jaurlaritzarekin lan baldintzak negoziatzea dute helburu, COVID-19aren pandemiak eragin duen egoera berrira egokitu ahal izateko. Hori horrela, akordioak lortu nahi dituzte, "inposatzeak" jasan beharrean.

Hainbat beharginek hartu dute parte "Jangeletan segurtasuna, enplegua eta lan baldintzak bermatu" lelopean antolatu dituzten manifestazioetan, non "murrizketarik ez", "hezkuntzan negoziazioa", "jantokiak borrokan", "jangelak ere hezkuntzaren parte dira" edota "lan gehiago, prekarietate gutxiago" oihuak entzun diren parte-hartzaileen artean.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, beharginetako batek, Maribel Alberdik, adierazi du iazko ikasturtetik dabiltzala Jaurlaritzari biltzeko eskatzen, COVID-19aren pandemiaren aurrean "protokolo batzuk" ezartze aldera.

"Bagenekien egoera zaila zela, gure ratioak altuak direla, lanaldi laburrak ditugula eta, jantokiak masifikatuta daudela kontuan hartuta, COVID-19ak ez zigula mesederik egingo", azaldu du.

Haren esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez dio biltzeko proposamenari erantzun, eta ikasturte hasieran ezarritako "komunikabideen eta Jaurlaritzaren webgunean irakurritako informazioan oinarrituta" egokitu dute protokoloa. Halere, Jaurlaritzak ez omen du ezer aldatu, "ez ratioak, ezta lanaldiak ere".

Alberdik erantsi du jangeletako haurren artean distantzia gorde behar dutela. "Beraz, bazkaltzeko txanda gehiago behar dira, eta ez dugu horretarako denborarik. Lan kargak gora egin du, eta inprobisatzen ari gara", salatu du.

Ildo horretan, azpimarratu du ikastetxeetako zuzendaritzek hartu dutela jantokietako funtzionamenduaren ardura, eta "ahal dutena egiten ari direla".

Bestalde, kritikatu du greba deialdiaren kariaz Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "neurriz kanpokoak" direla. "Hain beharrezkoak bagara, kontuan har gaitzatela", exijitu du.

Bilera

Alberdiren esanetan, asteartean Jaurlaritzarekin izandako bilera uztailetik eskatzen ari diren hitzorduaren "atarikoa" izan da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena