Ekonomia -

LAN GATAZKA

Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko linea batzuetan

Txorierrin eta Mungialdean dabiltzan autobusei eragingo die 07:00-09:00 eta 18:00-20:00 tarteetan eta gaueko txandako lehen bi orduetan. Halaber, beste 12 greba egun daude deituta azaroan.

Bizkaibuseko autobus bat, Mungian. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bizkaibuseko autobus bat, Mungian
Bizkaibuseko autobus bat, Mungian. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. GAM Lujua Txorierri Mungialdea enpresako langile guztiak daude deituta lanuzteak egitera, eta greba deialdi horrek Txorierrin eta Mungialdean dabiltzan autobusei eragin die, tartean, EHUra eta aireportura doazenei. Lan hitzarmen kolektibo berria aldarrikatzen dute, besteak beste.

Enpresa batzordeak salatu duenez, 2016tik berritu gabe dute lan hitzarmen kolektiboa. Horrez gain, irailaz geroztik hautsita daude negoziazioak eta enpresak bilera bakar bat egin omen du sindikatuekin, "negoziazioa desblokeatzeko proposamen bakar bat ere egin gabe".

Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak: 07:00-09:00, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduetan

Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean kontsultatu daitezke.

Gaurkoaren ostean, beste 12 greba egun izango dituzte azaroan: 9an, 11n, 13an, 16an, 17an, 19an, 20an, 23an, 24an, 25ean, 26an eta 27an

Akordiorik lortu ezean, greba mugagabeari ekingo diote abenduaren 1ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Mungia argazkiak EHU berriak Grebak EAE Lana albisteak Ekonomia albisteak Bizkaibus gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Lan gatazkak albisteak gaur Garraio komuna gaur