Ekonomia -

GARRAIO ELEKTRIIKOA

CAFek 100 autobus elektrikoz hornituko du Milan 2021eko lehen seihilekoan

2019aren erdialdean CAF Taldeak eta Milango ATMk sinatutako kontratu batean adostu zuten enkargua, eta 40 autobuseko lehen sorta bat entregatu dute jada.

Urbino modeloaren 3 autobus elektriko. Argazkia: Solaris
Urbino modeloaren 3 autobus elektriko.
Urbino modeloaren 3 autobus elektriko. Argazkia: Solaris

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF Taldeak, Solaris filialaren bidez, 12 metroko Urbino modeloaren 100 autobus elektriko emango dizkio Milango (Italia) ATM enpresari 2021eko lehen seihilekoan. Bi enpresek 2019aren erdialdean sinatu zuten kontratuan jaso zuten eskari hori, eta, kontratu horrekin lotuta, horrelako 40 ibilgailuren lehen sorta bat entregatu dute dagoeneko.

Kontratuak 250 autobus elektrikoz hornitzea aurreikusten zuen, segidako loteetan. CAFen arabera, sinatutako hitzarmenak berretsi egiten du “Italiako enpresak 2030erako diesel autobusak alde batera uzteko duen asmoa”.

Eskaera

ATMk autobusak modu pertsonalizatuan egokitzea erabaki du, bi irtenbide berritzailerekin. Lehenengoa, Mobileye Shield+ izenekoa, alerta-sistema bat da seinale akustikoak eta bisualak egiten dituena ohartarazteko gidariaren puntu itsuan objekturen bat dagoela, ibilgailu bat aldez aurretik jakinarazi gabe errei batetik bestera pasatu dela eta aurreko ibilgailuarekiko distantzia egokia gordetzen ez dela.

Bigarren irtenbidea, Mirroreye, proba gisa erabiliko da Italiako hiriko autobusetako batean. Alboetako ispiluen ordez kamerak jartzean datza, ikuspen hobea bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa CAF Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Italia Enpresaburuak Garraio publikoa