Ekonomia -
KORONABIRUSA
Euskal industriaren jarduera % 7,9 jaitsi zen urrian
Kopuru horiekin, urteko lehen 10 hilabeteetako balantzea % 14,6 industria-jardueraren % 14,6ko uzkurdura metatuaarekin itxi da autonomia erkidegoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAEko industria-ekoizpena % 7,9 jaitsi zen urrian, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, baina % 0,6ko igoera izan zuen 2020ko irailarekin alderatuta.
Kopuru horiekin, covid-19aren pandemiak eragindako krisiak markatuta urteko lehen 10 hilabeteetako balantzea industria-jardueraren % 14,6ko uzkurdura metatuarekin itxi da, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman duenez.
Urrian, sektore handi guztiek urte arteko zifra negatiboak izan zituzten: energia (energia elektrikoa eta petrolioa fintzea barne) % 26,8 jaitsi zen; ekipamendu-ondasunak (automobilgintza, tren-materiala eta aeronautika edo itsas eraikuntza) % 5 jaitsi ziren; eta bitarteko ondasunak (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa) % 6,8 jaitsi ziren, kontsumo-ondasunetan izandako jaitsiera bera.
Azken horien artean, % 7,5 jaitsi dira kontsumo ez-iraunkorrekoak (elikagaiak, garbiketarako eta higienerako produktuak eta jantziak). Ondasun iraunkorren kasuan, berriz, % 3,7 (altzariak eta etxeko tresnak).
Aurtengo irailarekin alderatuta, portaera positiboa izan duten sektoreak egon dira, hala nola, ekipamendu-ondasunak (+ % 2,3) eta bitartekoak (+ % 0,4). Kontsumo ondasunak, berriz, % 1,1 jaitsi dira: % 2,5, ez-iraunkorren kasuan, eta % 5,9, gainerakoen kasuan.
Lurraldeka, bilakaera negatiboa izan da guztietan iazko datuekin alderatuta: % 13,5 Bizkaian, batez ere energiaren sektorearen portaeraren ondorioz, % 5,3 Gipuzkoan eta % 2,6 Araban. Hala ere, 2020ko iraileko datuekin alderatuta, Bizkaiak % 1,7 egin du gora eta Arabak % 0,9, nahiz eta Gipuzkoak datu negatiboekin jarraitu duen (-% 0,6).