Publizitatea
Itxi

2021/01/04

12:00

Ekonomia

Birziklatzea

Beira biltzeko greba mugagabea amaitu da Bizkaian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Langileek akordio bat lortu dute Enviserreko zuzendaritzarekin, bi hilabetez greban egon ostean.

  • Birziklatzeko hainbat edukiontzi

    Birziklatzeko hainbat edukiontzi. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bizkaian beira biltzeaz eta birziklatzeaz arduratzen den Enviser enpresako langileek amaiera eman diote azaroko eta abenduko greba mugagabeari, zuzendaritzarekin hitzarmena lortu ostean.

Enpresa horretako langileak arduratzen dira birziklatzeko edukiontzietako beira biltzeaz, azken asteetan gainezka egon direnak.

LAB sindikatuak positibotzat jo du lortutako akordioa; izan ere, bi eta hiru urtetan soldatak Gipuzkoan lan bera egiten duten langileekin parekatzea lortu dute, eta hori kolektiboaren aldarrikapenetako bat zen.

Akordioaren arabera, hitzarmenak hiru urteko indarraldia izango du, langileen subrogazioa eta "90 egunetan lanaldiak % 100ean finkatzea" ekarriko du.

LABen ustez, akordio horrek "beste behin ere erakusten du langileen antolaketak eta borrokak emaitzak ematen dituela".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena