Ekonomia -

ONCE fundazioa

Ilunion Euskaldunako langileak "zapalduta" daude, sindikatuen arabera

Gaurko protestan salatu dutenez, "azpikontratazio sistemak zapaldu egiten ditu beharginak, enkante batean bihurtu baita, eta horrek mesede egiten die Ilunion Euskalduna berari zein Osakidetzari".

Bilbon, ONCEren egoitzaren aurrean, egin duten protesta. Argazkia: LAB sindikatua (Twitter)
Bilbon, ONCEren egoitzaren aurrean, egin duten protesta
Bilbon, ONCEren egoitzaren aurrean, egin duten protesta. Argazkia: LAB sindikatua (Twitter)

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ONCE fundazioaren parte den Ilunion Euskalduna enplegu bereziko zentroaren enpresa batzordeak salatu du bertako langileak "zapalduta" daudela, "indarrean duten azpikontratazio sistemagatik". Haien hitzetan, enkante batean bihurtu da sistema hori, preziorik merkeena sustatzea baitu helburu. "Ilunion Euskalduna berari eta Osakidetzari egiten die mesede horrek", kritikatu dute.

Beharginek manifestazioa egin dute astelehen honetan Bilbon ONCEk duen egoitzatik hasita Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.

Gainera, asteartea eta ostirala bitartean protesta gehiago deitu dituzte, eta gutxienez urtarrilaren 11ra arte greba egingo dute enpresan bizi duten egoera salatzeko eta dibertsitate funtzionala duten 49 langileren kaleratzeen aurka.

Bihar bertan, Gurutzetako Ospitalean elkarretaratzea egingo dute 10:00etatik 10:30era. Ostegunean, berriz, Bilbo Union hotelaren parean bilduko dira, 08:30etik 09:30era, eta ostiralean Gurutzetako Ospitalera eramango dute berriro protesta, 18:00etatik aurrera.

"Egoeraz aprobetxatu dira"

LABeko eta ELAko launa ordezkarik eta CCOO sindikatuko ordezkari batek osatutako enpresa batzordeak berretsi du Ilunion Euskalduna enplegu bereziko zentroak 49 langile kaleratzeko asmoa duela, eta kritikatu du egungo egoeraz aprobetxatzen ari direla, "nahiz eta aldi baterako egoera izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Desgaitasuna