Ekonomia -

ERREPIDEAK

AP-1 eta AP-8 autobideetako bidesariak % 3,5 garestitu dira Gipuzkoan

Urtarrilaren 1etik indarrean dagoen neurria Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dute. EAJk eta PSE-EEk babestu egin dute, PP abstenitu egin da eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemos kontra agertu dira.

AP-1 autobideko ordainlekua. EITBren bideo batetik ateratako irudia
AP-1 autobideko ordainlekua.
AP-1 autobideko ordainlekua. EITBren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 eta AP-1 autobideetako bidesariak % 3,5 garestitu dira Gipuzkoan, azpiegitura horiek mantentzeko lanen kostua dela eta. Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin dute urtarrilaren 1ean indarrean jarri zen Foru Dekretu-Araua.

Ekimena EAJk eta PSE-EEk babestu dute; PP abstenitu egin da eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemos kontra agertu dira.

Arauaren arabera, kontsumorako prezioen indizeaz harago (pandemia hasi zenetik, hilabete batzuk daramatza balio negatiboekin EAEn) beste faktore batzuek eragin dute prezioaren igoera. % 3,5eko igoera autobideak "mantentzeko kostu handiak" eragin du, eta Abiatu deskontu programari atxikitako gidariek hilero ordaintzen duten zenbatekoari ere eragingo dio (aurten gehienez ere 33,37 euro ordainduko dute hilean).

Pandemiaren ondorioz 2021eko aurrekontuak onartzeko izan den atzerapenaren aurrean, araututako alderdiei segurtasun juridiko handiagoa ematea da Foru Dekretu-Arauaren helburua.

Hala ere, Aldundiak hilabete honetan bertan aurrekontu-proiektuari argi berdea ematea aurreikusten du, horrela tramitazio parlamentarioa hasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak